You are not logged in Log in Join
You are here: Home » Members » CodeSyntax » Code & Syntax - zOpen Directory » zOpen Directory - Instrukzioak » View Document

Log in
Name

Password

 

zOpen Directory - Instrukzioak

zOpen Directory - Instrukzioak

BERTSIOA

Hasierakoa: 0.3

zOpen Directory-ren bertsio hau ederki dabil Zope 2.3.3 oinarrian duela. 2.4-rekin ere ondo ibili beharko litzatekeela uste dugu.

zOpen Directoryk beste bi Zope produktu behar ditu: PathHandler (http://www.zope.org/Members/NIP/PathHandler) eta Localizer (http://sourceforge.net/projects/lleu).

Gure bertsioa PathHandler 0.9.0 eta Localizer 0.5 programekin batera ondo dabil.

INSTALAKUNTZA

Lehenengo eta behin, PathHandler eta Localizer jaitsi behar dituzu, eta biak instalatu, produktu horien instrukzioei jarraiki.

Ondoren, zOpenDirectory-0.3.tar.gz artxiboa deskonprimitu eta han ageri diren bi osagarri nagusiak instalatu.

px6.py jarri behar duzu ...

zOpenDirectory.zexp zure Zope aplikazioetako edozein tokitan jar dezakezu. Izena alda diezaiokezu karpetari, baina hala eginez gero, Properties-en dir_name ere izenez aldatu behar duzu, karpetaren izen berdinarekin uzteko. Hau da, karpetari IzenBerria izena eman badiozu, dir_name aldagaia IzenBerria izendatu behar duzu.

Eta voila, hortxe duzu, zOpenDirectory ikusgai izango duzu, zortzi hizkuntzatan lanean.

OHAR GARRANTZITSUA: zOpenDirectory karpetan lan egiteko, ez du funtzionatuko ohiko eran, "zOpenDirectory/manage" edo "IzenBerria/manage" helbideetatik. Localizer programa tarteko denez, karpera hori horrela kudeatu behar duzu: "zOpenDirectory/Z/manage" edo "IzenBerria/Z/manage"

BESTE OHAR BAT: Azpiko px6.py programaren kodeari erreparatzen badiozu, ikusiko duzu programakuntza negargarri samarra dela, afizionatu batena. Luistxoren errua da hori ([email protected]). Ez naiz teknikoa, eta informatika programatzen 2001eko otsailean hasi nintzen, 34 urte nituela. Proiektu hauxe izan da nire lehen programa eta bi hilabetetan egin dut. Nolabait funtzionatzen du, nahiz eta oraindik ez naizen enteratu ze kristo objektuei zuzenduriko lengoaia bat... zOpen Directory GPL lizentzia librearekin kaleratzen dugu, beraz, norbaitek hobetzen badu, hainbat hobe. Erreakzioak pozik hartuko ditugu.

ZER DA zOpen Directory?

Open Directory Project (ODP, http://dmoz.org) delakoaren eduki guztiak webgune batean edo Intranet batean integratzeko balio du programa honek. Aurki (http://www.aurki.com) euskarazko bilatzailea ere ODP-ren ispilu bat da eta, hortaz, Aurkiren eduki osoak ere integratzen dira gunean zOpen Directory erabiliz.

zOpen Directory-ren interfazeak ODP-ren interfaze orijinalak ez daukan ezaugarri bat dauka: bilaketarako aukera bikoitz finkoa, bi botoirekin. Lehen botoia bilaketa mugatuaren botoia da. Bigarrena, direktorio osoa bilatzekoa. Horrela, soilik Alemanez dauden guneak bilatzeko bilaketa-aukera definitu dezakezu zure bertsioan... Hizkuntza-bertsio bakoitzak bere aukera mugatu propioa dauka, baina ez du zertan bat egin behar hizkuntzarekin. Hau da, alemanezko interfazea ezarri dezakezu, baina bilaketa mugatuaren aukera frantsesez ezarri (World/Fran�ais) edo musika edukietara mugatu (Arts/Music).

Ingelesezko bertsioan, bilaketa mugatuaren aukeran Computers atala dago lehenetsia. Noski, hori alda dezakezu, eta Arts/Music atalera mugatzen baduzu, Musika Bilatzaile bat izango duzu zeure Zope gunean.

Euskarazko bilaketa mugatuaren aukerak, bestalde, lematizatu egiten ditu terminoak. Hau da, "Hondartzak" bilatzeko agintzen baduzu, emaitzetan"hondartzara, hondartzetako, hondartza..." bezalako terminoak ere azalduko zaizkizu.

Bilaketa mugatua egiteko aukera eta botoien aukerak locale edo hizkuntza bertsioaren arabera definitzen dira.

STRING EDO MEZU LOKALIZATUAK (ITZULIAK)

zOpen Directory eraikitzeko DTML metodoen barruan begiratzen baduzu, era honetako aldagai mordoa aurkituko duzu: zNextSites)">

Tira, Localizer programak gettext mezu horiek detektatzen ditu, eta horien tokian hizkuntza bertsioari dagokion mezu lokalizatua edo itzulpen egokia ematen du. Mezu horiek itzuli edo aukeratzeko, zoaz Localizer karpetara, eta Localized Strings aukeran aurkituko dituzu.

zOpen Directoryn dauden gettext mezu guztiak z letrarekin hasten dira (hala nola zNextSites), eta, beraz, erraz detektatzen ahal dituzu. Baina badaude 3 gettext mezu ez direnak z-rekin hasten, eta garrantzitsuak dira. Botoietako mezua, eta bilaketa mugatuaren aukera dira mezu horiek.

button1)"> button2)"> Restricted)">

Gettext mezu horiek inportanteak dira. Adibidez, ingelesezko bertsioko bilaketa mugatuaren aukera Computers izanik, hori aldatu eta Music ezarri nahi baduzu, zer egin? Zoaz Localizer karpetara, klikatu Localized Strings, aurkitu eta klikatu Restricted string edo mezua, eta ezarri ezazu, ingelesari dagokion atalean, Arts/Music. Ondoren, zoaz button1 string edo mezura, eta alda ezazu (adibidez, idazten ahal duzu Find all about Music edo 'I'm feeling musical' or...), eta kito. Noski, horrez gain, index_html orria ere aldatu behar zenuke, baina hori hurrengo atalean ikusi dugu.

OHARRA: ascii-tik kanpoko karaktereekin adi, bilaketa mugaturako behar baldin badituzu. Adibidez, Quebec-erako bilaketa mugatua ezarri nahi baduzu, Restricted string-ean zera idatzi behar duzu: World/Fran%e7ais/R%e9gional/Am%e9rique/Canada/Qu%e9bec

ORRIALDE NAGUSIAK

Ikusiko duzun bezala, zOpen Directory-k bi orrialde nagusi ditu. Bata hizkuntza bertsioarena, eta bestea Top orriarena.

Hizkuntza Bertsioarena aldatzeko, zoaz Localizer karpetara, eta han locale edo hizkuntza bakoitzaren karpetan aurkituko duzu bakoitzari dagokion index_html orria. Horixe aldatu behar duzu.

Top orria, aldiz, bakarra da locale edo bertsio guztietarako, eta home_page DTML metodoa da haren oinarria. Hori ere nahi erara alda dezakezu.

Sarrera orri edo orrialde nagusi horiez gain, zOpen Directoryk bi eratako orriak sortzen ditu, ODP-tik edukia xurgatu ahala: Atalen Orriak eta Emaitzen Orriak.

HEADER ETA FOOTER DIRELAKOAK, GOIBURUA ETA ORRI-OINA.

  • Goiburu edo standard_html_header delakoak zera dakar: zodp_title --> Honek orriaren izenburu edo Title delakoa sortzen du. charset --> honek Dmoz-eko World ataletako charset edo karaktere-kodeketa egokia aukeratzen du. Badirudi zOpen Directory ondo dabilela Errusiera edo Koreera bezalako hizkuntzekin. Era berean, goiburutik CSS estilo orri bati deitzen zaio, eta horixe da zodp_styles.
  • Orri-oin edo Footer delakoak zAtt gettext mezua dakar taula baten barruan. Ez ezazu taula hori ezabati. ODP delakoa eduki ireki eta librea da, baina lizentziak eskatzen ODPri atribuzio hori egitea, eta esteka bat eskaintzea. Atribuzio mezu hori itzulita dago zOpen Directoryn, eta horixe da zAtt delakoarekin agertzen zaizuna.

ATALEN ORRIAK

Atalen orriak odp DTML metodoan dagoen maketari jarraiki sortzen dira.

Honako osagarri hauek aurki daitezke metodo horretan:

functions aldagaia. Feedback aukerak eta orrian dauden editoreak erakusten ditu. functions DTML metodoa ere alda dezakezu, itxura eraldatzeko.

path aldagaia. Atalaren kokapena adierazten du, ODP-ko egitura hierarkikoan. path DTML metodoa ikus dezakezu, egokitu nahi bazenu.

alphabar aldagaia. Azpiatal alfabetiko batzuk. Batzuetan ikusarazten da bakarrik.

first_subcats aldagaia: azpiatalen lehen bloke bat erakusten du. Ikusarazten bada, elementu bakoitza hiru azpielementuz osatzen da: ['sequence-item'][0] azpiatalerako lotura. ['sequence-item'][1] azpiatalaren izena ['sequence-item'][2] azpiatalean dauden loturen kopurua.

main_subcats aldagaia: azpiatalen bloke nagusia erakusten du. Ikusarazten bada, elementu bakoitza hiru azpielementuz osatzen da: ['sequence-item'][0] azpiatalerako lotura. ['sequence-item'][1] azpiatalaren izena ['sequence-item'][2] azpiatalean dauden loturen kopurua.

related_cats aldagaia: erlazionaturiko atalen blokea erakusten du (Dmoz-en see also edo ikus halaber gisa markatuak ageri dira). Ikusarazten bada, elementu bakoitza hiru azpielementuz osatzen da: ['sequence-item'][0] atalerako lotura. ['sequence-item'][1] atalaren izena ['sequence-item'][2] atalean dauden loturen kopurua.

site aldagaia: atalean dauden guneen blokea erakusten du. ikusarazten bada, elementu bakoitza lau azpielementuz osatzen da: ['sequence-item'][0] gunearen URL edo helbidea ['sequence-item'][1] gunearen titulu edo izenburua ['sequence-item'][2] gunearen deskribapena ['sequence-item'][3] "cool" edo jatortasun marka. Ez bada ageri, ezer ez. Ageri bada, zCool gettext mezuaren itzulpena azalduko da.

alt_lang aldagaia: beste hizkuntza batzuetan pareko diren atalen blokea erakusten du. Agertzen bada, elementu bakoitza hiru azpielementuz osatzen da: ['sequence-item'][0] atalerako lotura. ['sequence-item'][1] atalaren izena ['sequence-item'][2] atalean dauden loturen kopurua. (zOpen Directoryn beste hizkuntzetarako loturak guneen ondoren ezarri dugu. Dmoz gune orijinalean, ordena alderantziz da. Ordena berriz aldatzeko, odp DTML metodoa eralda dezakezu).

EMAITZEN ORRIAK

Emaitzen Orriak searchAnswers DTML metodoari jarraiki sortzen dira. Honako osagaiak ditu metodo horrek.

term aldagaia: zer bilatu duzun. Bilaketa mugatua bada (lehen botoiari sakatu bazaio), hori adierazten duen gettext mezu bat ikusaraziko da.

cats aldagaia: Aurkitutako atalen blokea. Ageri bada, cat_number eta cats_overall ere azalduko dira; cat_number orrian zenbat atal ageri diren adierazteko eta cats_overall guztira aurkitutako atalen kopurua. Ondoren, elementu bakoitza hiru azpielementuz osatzen da: ['sequence-item'][0] atalerako lotura. ['sequence-item'][1] atalaren izena ['sequence-item'][2] atalean dauden loturen kopurua.

more_cats aldagaia: Lotura klikagarri gisa agertuko da, baldin eta atal gehiago dauden ikusteko.

sites aldagaia. Aurkitutako guneen blokea. Ageri bada, site_number eta sites_overall ere azalduko dira; site_number orrian zenbat gune ageri diren adierazteko eta sites_overall guztira aurkitutako guneen kopurua

Ondoren, elementu bakoitza bost azpielementuz osatzen da: ['sequence-item'][5] Cool gunea edo gune jatorra adierazteko da. Agertzekotan, zCool gettext mezuaren itzulpena ikusaraziko du. ['sequence-item'][0] gunearen URL edo helbidea ['sequence-item'][1] gunearen izenburu edo titulua ['sequence-item'][2] gunearen deskribapena ['sequence-item'][3] gunea dagoen atalerako lotura ['sequence-item'][4] gunea dagoen atalaren izena.

next_sites aldagaia: Lotura klikagarri gisa agertuko da, baldin eta gunr gehiago dauden ikusteko.

BESTE TRASTE BATZUK

Beste DTML metodo batzuk ere badaude zOpen Directoryn, hala nola parseCat, parseResult edo beste batzuk. Ez duzu horiengatik kezkatu beharrik. Ondo daude, eskerrik asko.

searchForm DTML metodoak bilaketa egiteko laukia eraldatzeko da. Ez gero hor dauden button1 eta button2 gettext aldagaiak aldatu. Botoien testua aldatzeko, Localized Strings-era joan behar duzu Localizer karpetan.

HIZKUNTZA BERTSIOAK KUDEATZEN

Zope gune elebakarra baduzu, zoaz Properties-era Localizer karpetan, eta zure hizkuntza bakar hori utz ezazu aukeran available_languages-en.

Beste hizkuntza batzuk gehitzeko, zoaz Localizer karpetara eta klikatu Add Language... Gero, zoaz properties-era eta marka ezazu zure hizkuntza supported_languages eta available_languages-en�

Ondoren, itzuli behar diren string edo gettext mezu guzti horiek itzuli, Localized Strings erabiliz. Gogoratu: denak z-rekin hasten dira salbu eta button1, button2 eta Restricted. Era berean, sarrerako orri pertsonala sortu beharko zenuke, horri index_html izena eman, eta Localizer karpetako hizkuntza berriaren azpikarpetan kokatu.

ESTILOAK EMATEN

zodp_styles DTML dokumentua da zOpen Directoryk darabilen CSS estilo orria. Orri eta atalen itxura eraldatu dezakezu, estilo hauek dokumentu honetan ukituz.

Honako estilo hauek erabilera hauxe dute...

.link --> Guneen izenburua. .linkcat --> aurkitutako guneen atalen izena, bai eta ere beste hizkuntzetako atalak markatzeko, eta sarrera orrietako bigarren mailako orriak adierazteko. .linktxt --> Guneen deskribapena. .cat --> Atalen izena. .button --> Bilaketa botoiak. .cool --> zCool gettext mezuari dagokio. .path1 --> Path edo atal-bideko lehen elementeri dagokie. .path2 --> Path edo atal-bideko azken elementuari dagokio .section --> orrietako bloke nagusiak izendatzeko. .numbers --> lotura edo gune kopuruentzako. .result1 --> emaitzen orrietan orri gehiago ikusteko testua markatzeko. .result2 --> bilatutako terminoa markatzen du emaitzen orrietan .function1 --> zEditors eta zThisCat gettext mezuak markatzen ditu functions aldagaian. .function2 --> funtzionalitateen mezuak eta editoreen izenak markatzen ditu functions aldagaian.